Irurtzun Sakana izeneko korridorearen ekialdeko muturrean dago eta bertako Erga mendiak -Trinitatea ere deituak- (1.088 metro) eta Gaztelu mendiak(996 metro) Aralar eta Andia mendiekin bat egiten dute, hurrenez hurren.
Leku estrategikotzat jotzen da, eta izendapen hori bidegurutze izateagatik merezi du; alde batetik, Iruñerriaren eta Arakil korridorearen arteko elkargunea da, eta bestetik, modu malkartsuagoan, arroil "txikien" arteko pasabidea da -Oskia hegoaldean eta Biaizpe iparraldean- Oltza Zendeako eta Imotz ibarreko jendeendako.