Instalazioak:
- Ikastetxe publikoaren zein pilotalekuaren ondoan kokatutako kiroldegia.
- 40 × 20 × 8 jolas-kantxa.
- 4 talde-aldagela.
- Epaileen aldagela.
- Botikina.
- Zerbitzu orokorrak.
- Biltegia.
- 2 erabilera anitzeko areto.
Instalazio honek, gehienbat, Xota kirol elkarteari ematen dio zerbitzua eta areto futbolean aritzen diren beste talde batzuei. Saskibaloia ere egiten da. Eskola ordutegian Atakondoa ikastetxe publikoak erabiltzen du.
Ordutegi zehatz batzuetan alokatzeko aukera dago.
Ordua: 20,00 €
Telefonoa: 608 68 87 57
E-posta: kirola.irurtzun@gmail.com
Kirol-jarduerez gain bestelako jarduerak ere egiten dira.
Helbidea: Ardubil kalea 2 p.k. 31860 Irurtzun (NAFARROA)