Zure nabigatzaileak ez badu javascript onartzen, sar zaitez funcionalidades_eu.html web orrian.

Irurtzungo Udala / Agurra Nabigazioa saltatu

Irurtzungo Udala

Eguraldia | CASTELLANO | 2012ko maiatzaren 18a

aquí esta la fecha

Udalerriko irudiak

AGURRA

  • inprimatu
  • lagun bati bidali
  • testua handitu
  • testua txikitu
  • Cuaderno de viaje

UdaletxeaKaixo:

Lehenik eta behin, lerro hauen bidez gure herriko webgunea aurkeztu nahi dizugu. Bere helburua Irurtzun hobeki ezagutzen laguntzea da.

Honen baitan ikusiko duzunez, ez gara soilik bidegurutze bat, baizik eta herri bizia eta dinamikoa.

Hau bizilagunek, gizarte mugimenduek, herri elkarteek eta udal langileek egindako lanari esker da, haiek baitira Irurtzun egunerokotasunean benetan herri atsegina -ahalik eta atseginena- izatea lortzen dutenak.

Gure kulturan parte hartzera gonbidatzen zaitugu, eta halaber gure inguruneko edertasunaz, gure instalazioen gozamenaz, gure merkataritzaz eta aisialdi- zein kirol-jarduerez biziki gozatzera. Azken batean, gure izateko eraz, gure herria sentitzeko moduaz.

Gu bisitatzera eta gure altxorrik hoberena ezagutzera gonbidatzen zaituztet; geure jendea.

Bizilagunei esan nahi diet espero dudala webgune hau Udala herritarrengana hurbiltzeko tresna garrantzitsua izatea, eta orobat arazoen konpontzea arintzekoa eta zerbitzuen eskaintza handitzekoa.

Modu berean, espero dut zuek hau baliatzea zeuen iritziak, kexak, kritikak, iradokizunak edo nahi duzuen hura guri helarazteko.

Bilaka dezagun bide hau tresna erabilgarria, azkarra eta eraginkorra.

Irurtzunen barna egindako "bisita" honetan topatuko duzuena atsegina izanen zaizuelakoan, agur bero bat.

Foru Plaza p.k. 31860 Irurtzun (NAFARROA)
Tel.948 50 00 51 Fax.948 60 04 13 ayuntamiento@irurtzun.esaurredefinitutako e-postako programa irekiko du